Anfibioen ezagutza poliki-poliki gizarteratzen ari da. Biodibertsitatean gako-espezieak direla guztiok ohartu garela dirudi. Azken urteotan arlo honetan egin diren jarduera ezberdinek erantzun ezin hobea izan dute. Horregatik, aurten ere, anfbioak identifikatzeko ikastaro berri bat proposatzen dizuegu. Honen helburuetariko bat, formakuntza da. Gainera ikasleek ikasitakoa praktikan jarritakoan hain ezezagunak zaizkigun populazio horiei buruzko informazioa eskuratu ahal izango dute, egungo ezagutza-maila handituz. Urteetako jarraipena eginez gero, animalia hauen ibilbidea zein den ikusi ahal izango dugu eta horrek anfibioen kontserbazioan lagunduko gaitu.
Egitaraua
Sarrera
Iberiar penintsulako anfibioen eboluzio-historia eta biogeografia
Anfibioak bere orokortasunean
E.A.E.ko anfibioak
Anfibioak: deskripzioa, banaketa eta espezien kontserbazioa
Herpetologian garrintzi handiko guneak: ezaugarri fisikoak eta ohiko herpetofauna